XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ororen buru, errealitate bat da jadanik gaur egun Bilbo-Baiona autobidea eta urratzen ari diren Ebro autobidea, Maltzaga-Miranda-Burgos autobidea, etab. ere.

Merkatal dinamika ikusteko, behar diogu gehitu azpiegitura honi garraiobide ororen iraultza, eta batipat, lurrun motore eta eztanda motoreak direla medio, gertatu den iraultza.

Guzti honek, itzalezko ondorioak ekarri ditu merkatal harremanetara, eta beraz, biziki azkartu nola barneko hala kanpoko merkatua: lurrez, gaztelar-aragoarrekin hinterland gisako batetara eraman gintuelarik; eta itsasbidez, Bilbo, Pasaia eta Baiona direla medio, batipat.

Barne merkatuan agertuz joan den berezitasuna merkatal eremu handien sorrera da; jeneralean, probintzien hiriburu eta hiri populatuenen handitzearekin batera gertatu den fenomenoa, eta bateratzeko joera hori argiro ikusten da erostetxe handi edo supermerkatu direlakoen eraikuntzan.

Hein handi batetan ezineko gertatu zitzaion hau espainiar kolonial inperio zaharri, eta gure merkatalgoak nahiz sortzen ari zen industriak, Penintsula mailako merkatuaz jabetzera jo behar izan zuen haseran; geroago, behin aduanak kostaldera eta fronterara eraman zituztenean bideak ireki baziren ere.

Dena dela, itsas portu handiek, Bilbok bereziki, eta Pasaiak eta Baionak gero, bideratu dute gurean merkatal mugimendua, azken ehun urteotan asko goitieraziaz; ez bakarrik mugimendu hau industri iraultzak harrigarriro dinamizatu duelako, bai eta bakoitzaren ekonomiari dagozkion engranaiak artikulatu dituelako ere.

Ohar egiazko hinterland honen garraio ekintza hau aterabide egokia gertatu zaiola Aragoari eta Gaztelari hein handi batetan; berdin Baiona, landetako eskualdeari.

Untzi konpainiak izan ziren, nolanahi ere, aupada honen eragile, zeren mementoko abaguneari eta euskal untzien garraioak zuen tradizioari erantzunaz sortu bait ziren konpainiok gure portuetan.

Handia izan da beti ere Bilboko portuak ukan duen hedakuntza, eta orain, superportua egiten delarik, Atlantiko Mendebaleko portu handienetarik izango da bera.

3. Sozial egitura eta gatazkak Ez dira, ez, klase guztiak onik aterako aduanak kostaldera pasatzeak ekarri zuen egoera honetatik, ez eta berdin banatuko industriaketa prozesua dela medio langileriaren izerdiz sortzen den ondasun multzoa ere.

Klase ezberdinen arteko diferentziak handitzera heltzen dira; bestalde, botere ekonomikoa beren esku zutenen arteko erlazio tradizionala urratzean, politikaren botere mailan ere koska berriak sortzen dira, frente handi batzuetan banandurik eta zernahi tirabira edo gatazka sortzen delarik.

Gizarte talde bat, tradizional boteredunen artean, galtzen ateratzen da 1841ean hasten den egoera berrian: (...).